top of page

Matematikako BURUHAUSTEAK

Buruketak lehen hezkuntzan

 

      Gure txoko honetan, Lehen Hezkuntzako matematika arloan lantzen diren era guztietako buruketak aurki daitezke. Matematikako atal horrek buruhausteak ekartzen ditu gehienetan ikasleen hezkuntza prozesuan, baina metodologia eta prozedura egokiak erabiliz emaitza positiboak lortu ahal dira. Txoko honetan, arlo honetako atal konkretu batean, buruketen atalean hain zuzen, aurki daitezkeen gabeziak konpontzeko aukera ematen da, proposamen ezberdinen bidez.

 

      Buruketek sorrarazten dituzten ezinegonak konpontzen hasi baino lehen, argi izan behar da zer den matematikarako gaitasuna, ikasleek nola garatu behar duten eta zer den horrekin lortu behar dutena. Konpetentzia horrekin lotuta baitoa arloan topa daitezkeen oztopo guztiak.

Web orrialde honetan ...

01

Lehen Hezkuntzan garatu beharreko bi gaitasun hauek garatzen laguntzeko proposamena aurkituko duzu.

Problemak ebazteko gaitasuna

 

Problemak ebazteko gaitasuna ikasleek bizitza osoan izan behar duten oinarrizko trebetasunetako bat da, eta askotan erabili beharko dute ikasketak bukatu ostean ere. Horregatik ondo garatzea ezinbestekoa da.

Logika aplikatzeko gaitasuna

 

Logika, matematika arloaren beste atal garrantzitsu bat da, problemen ebazpenaren barruan landu daitekeena. Hau Lehen Hezkuntzako kurtso guztietan zehar garatzen da. 

02

Matematikarako gaitasunaren garrantzia zein den ikusiko duzu.

03

Lehen Hezkuntzan buruketen atala bidertazeko proposamenak aurkituko dituzu.

04

Buruketen atalean, ikasleei zein irakasleei, laguntza eskaintzeko baliabide ezberdinak aurkituko dituzu.

05

Lehen Hezkuntzan lantzen diren buruketak eta logika ariketak aurkituko dituzu, online zein offline egin daitezkeenak.

06

Web orrialde honez gain, beste webgune interesgarri batzuk aurkituko dituzu.

07

Ariketa berriak sortzeko baliabideak eskainiko zaizkizu.

Begiratzen dugun tokira begiratzen dugula, han dugu matematika, ikusi edo ez ikusi.

Arazorik ez izateko ...

 

- Mozilla Firefox nabigatzailea erabili webgunea arakatzeko.

 

bottom of page